EHko BILGUNE FEMINISTA

2021 urteko agenda eta egutegia

2020. 2021 urterako agenda eta egutegiaren ilustrazioak eta maketazioa.

BIZINAHI

Ikus nortasunaren diseinua

2018. Bilboko “Bizinahi” espazioaren nortasun diseinua.

ROMANI HADIN, Emakume Ijitoen Urratsen atzetik

Liburuaren ilustrazio eta diseinua

2020. AMUGE Euskadiko Emakume Ijitoen elkarterako “ROMANI HADIN” libururako ilustrazioak eta maketazioa, EMAKUNDEREKIN elkarlanean.

TESTU ZAHARRAK

Liburu sortaren diseinua

2019 – 2020. Munduan idatzi diren eta ezezagunak baina oso garrantzitsuak diren eleberri ezberdinen Testu Zaharrak liburu sortaren logoaren diseinua, ilustrazioak, azalak eta barneko maketazioa. Momentuz lau publikatu dira.

UIXAR

Txakolinaren botilarako etiketak eta kutxa

2018. Euskal Herriko Unibertsitatean egindako txapelketa baterako bi diseinuak, etiketa eta kutxarena. Mendia duen etiketa finalisten artean geratu zen.

FREE DEUSTU

Merchandisingaren diseinua

2020. Deustuko Herriko Tabernaren 2020ko kamiseta, poltsa eta katiluaren diseinua, Free Deustu kanpainaren baitan.

EDICIONES BERENBOLLI

Ikus nortasunaren diseinua

2020. Argazkilaritza liburuen edizioa helburu duen eta sortu berri dagoen Ediciones Berenbolli editorialerako ikus nortasunaren diseinua.

ZAINDU MAITE DUZUN HORI

Kanpainarako nortasun irudia

2020.Deustuko Jai Batzordeak abiatutako “Zaindu maite duzun hori! Zaindu Deustuko Jai Batzordea” diru bilketa kanpainarako nortasun iruditegia; logoa, kartelak, pegatinak, eskuorriak, bono laguntzak, sare sozialetarako euskarriak…

BILBOKO ELKARTASUN SAREAK

Elkartasun Sareen nortasun irudia

2020.COVID-19aren krisiak eragindako konfinamenduan martxan jarritako eta auzoetako bizilagunak laguntzeko helburua zuen “Bilboko Elkartasun Sareen” logotipoaren eta hainbat euskarri ezberdinen diseinua.

BEKOERRI KULTUR ELKARTEA

Kamiseta eta poltsaren diseinua

2019. Deustuko Erriberan dagoen Bekoerri Kultur Elkaterako kamiseta eta poltsaren diseinua, haientzako hain bereizgarriak diren Bilboko zirgarien irudiarekin. 2019ko Deustuko Erriberako Jaietan saltzeko egindako materiala.

Hemen aurkezten den lanaz gain, egunero saltsa ezberdinetan sartuta nabil.

Gehiago ikusi nahi baduzu, jarrai nazazu!

Lauri © 2021
Eskubide guztiak erreserbatuta